XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi ere, salbuespen gisa adierazi gomendatzen da, hegoalde osoan lortu duen erabiltze zabalagatik.

Bestalde, arauean, tradizioan agertzen den idazkera nahaste eta aniztasuna kontuan harturik, badirudi ez dela arrazoirik lehen proposatu zen gomendio korapilatsu eta ikasten zailari eusteko.

Egokiagoa da Euskaltzaindiaren ustez arazi beti loturik idaztea gomendatzea.

Beraz hau da arauaren forma berria:

1. Aditz arazleak eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak, salbuespen bakarra adierazi delarik.

2. Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.

3. Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira.

4. Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

Euskaltzaindiak 1992ko ekainaren 26an onartua